Irakaslea bazara eta Grupo Anayaren hezkuntza-argitaletxeen (edo hizkuntzen irakaskuntzako gure kideen) baliabideak erabiltzen badituzu, irakurri arretaz informazio hau.
![]() |
![]() |
|
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Grupo Anayan zure ondoan egon nahi dugu, zure irakasle-lana errazteko. Hori dela eta, zuk eta zure ikasleek eskura dituzuen baliabide guztiak ahalik eta gehien aprobetxatzea nahiko genuke.
Jarraian, "bisita gidatu" bat egingo dugu; horrela, informazioa emango dizugu, tresna guztiak segurtasunez erabil ditzazun.
Nola erregistratu?
Irakasle berrientzako erregistro-prozesua
Grupo Anayaren komunitatean irakasle berria bazara, dagokion argitaletxearen webguneko eremu pribatuan erregistratu beharko duzu. Hainbat irakasgaitako irakaslea bazara eta argitaletxe desberdinetako liburuekin arituko bazara, aukera izango duzu baliabide guztietara erabiltzaile eta pasahitz bakarrarekin sartzeko.
Prozesua abiarazteko, erregistro-formularioa bete beharko duzu, formularioan bertan aurkituko dituzun jarraibideak kontuan hartuz.
- Eremu guztiak bete ondoren, bidali formularioa.
- Jarraian, zure eskaera erregistratu dela jakinarazten dizun mezu elektronikoa jasoko duzu.
- Webgune pribatuan saioa hasi duzunez, hurrengo urratsa zure profila osatzea izango da; aukeratu zure hezkuntza-zentroa, zer mailatan arituko zaren, zer irakasgai irakatsiko duzun... Datu guztiak betetzen dituzunean, mezu elektroniko bat jasoko duzu; mezu horrek zure hezkuntza-zentroari dagokion aholkulari komertzialak zure eskaera balioztatuko duela adieraziko dizu.
- Aholkulari komertzialak jasoko ditu zure datuak. Berrikusi eta balioztatu egingo ditu, edo zurekin jarriko da harremanetan, daturen bat falta bada edo zuzenketaren bat egin behar bada.
- Zure eskaeraren datuak egiaztatu ondoren, 24 orduren buruan mezu elektroniko bat jasoko duzu erregistroaren berrespenarekin.
- Dena prest! Orain zure baliabide guztietara sartu ahal izango duzu.
Dagoeneko Grupo Anayaren komunitateko kidea bazara
Dagoeneko Grupo Anayaren komunitateko kidea bazara, ez duzu berriro erregistratu behar izango.
Grupo Anayaren eremu pribatura sartzeko, erabili aurreko ikasturteko erabiltzailea (erregistrorako erabili zenuen helbide elektronikoa) eta pasahitza.
Eta pasahitza ahaztu badut?
Pasahitza ahaztu baduzu, egin klik eremu pribaturako sarbide-formularioaren Pasahitza ahaztu dut delako testuan. Gero, jarraitu posta elektronikoan jasoko dituzun jarraibideei.
Hezkuntza: webguneak
Grupo Anayaren hezkuntza-proiektuei buruzko informazio guztia zure esku, baita zure interesekoak izan daitezkeen hezkuntza-gaurkotasuneko edukiak eta ekitaldiak ere. Iragazi zure autonomia erkidegoa, etapa, irakasgaia eta maila, eta materialen eta baliabideen laginak, demoak eta gakoak aurkituko dituzu.
Hezkuntzarekin konpromisoa duten argitaletxeak:
![]() |
![]() |
|
![]() |
![]() |
![]() |
Gure kideak hizkuntzen irakaskuntzan:
![]() |
![]() |
Irakurgaiak gomendatu behar dizkiezu zure ikasleei? Nabigatu eta diseinatu zure irakurketa-ibilbideak.
![]() Irakurgaiak gaztelaniaz |
![]() Irakurgaiak katalanez |
![]() Irakurgaiak galizieraz |
Deitu edo idatzi iezaguzu informazio gehiago behar baduzu edo edozein kontsulta egin nahi baduzu.
Bezeroarentzako arreta
Edozein arazo edo zalantza baduzu, lagunduko dizugu konpontzen.
Deitu 913 933 933 telefono-zenbakira
edo idatzi helbide honetara: clientes@grupoanaya.com.
![]() |
||
Jarrai iezaguzu sare sozialetan! | ||
Nobedadeak, baliabideak, hezkuntza-gaurkotasunari buruzko informazioa, prestakuntza-saioak... aurkituko dituzu. Eta askoz gehiago! |
||
![]() |
![]() |
![]() |